Itxi

Amarauna

Zaintza

Senide eta zaintzaile izatearen argi-ilunak

Autonomia arazoak dituzten senideak etxean zaintzen dituztenentzat, nobedadeak datoz. Bizkaian, Zaintzaileen Estatutua sustatu dute. Gipuzkoan, ikastaroa egin beharko dute, diru laguntza jasotzeko.

  • 31:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aldaketok aitzakia hartuta, senitartekoak zaintzen dituzten bi emakume izan ditugu Euskadi Irratiko Amaraunean. Begoña Olasagasti Gorlizen bizi da senarrarekin, familiaren baserrian. Haiekin bizi dira Begoñaren aita eta izeba, eta horiek zaintzen ditu. Rita Aldai Manterolak, aldiz, aspalditik dementzia duen ama zaintzen du, eta bere borondatez hartu du parte, Matia Fundazioak senide zaintzaileentzat antolatzen dituen ikastaroetan. Zaintza ulertu eta bizitzeko bi modu ekarri dizkigute.