Amarauna
Ingurumena
Plastikoa: ezinbesteko materiala, baina oker erabilia
Uztailaren 1etik, Hego Euskal Herriko dendek ezin dituzte doan eman erosketetako plastikozko poltsak. Material honen erabileraz eta ingurumenean duen inpaktuaz hitz egin du EHUko Jose Ramon Sarasuak.
-
12:02 min
Hemendik aurrera, Hego Euskal Herriko saltokietan ordaindu egin beharko dute bezeroek, plastikozko poltsa nahi izanez gero. Ipar Euskal Herrian, lehendik martxan dagoen neurria da hau, ustez, ingurumenaren mesedetan.
Plastikoa ezinbesteko materiala da gure egunerokoan, baina gehiegi eta oker erabili izan da beti, eta kontuan izan behar da ez dela erraz desegiten, ehun urte baino gehiago iraun baitezake. Jose Ramon Sarasua EHUko irakasleak azalpenak eman ditu, Euskadi Irratiko Amaraunean.