Itxi

Amarauna

Frisiako bertsolariak

Frisian bertsolaritza sortzen ari dira "Bartelje" izenekoa

Leewardeneko euskararen astean Xabi Paya bertsolariak eta Joxan Goikoetxea musikariak gure kulturgintzaren eta bertsogintzaren berri emango dute. Frisiarrek beren bertsolaritza sortu nahi dute.

  • 12:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

2016 urtea, borobila bezain zaila izan zen, pisu handia hartu zuena, ez zen berehalakoan iritsi baina oso arin pasa zen hura ere. Donostia Europako kultur hiriburu izan bazen orduan, Herbeheretako LEEWARDEN hiria da aurtengoa. Euskararen astea antolatu dute bertan.  Antolatzaileak dira Afuk, Euskaltzaleen topagunea eta Etxepare Euskal Institutua.

Herbeheretako 12 probintzietako bat da FRISIA. Eta bi hizkuntza dira ofizialak, bat Holandarra, eta bestea Frisiera. Hizkuntza propioa du beraz Frisiak eta horrexek egiten du berezi gainontzeko probintzia guztietatik. Europako hizkuntza gutxituek presentzia izan dezaten leku berezi bat atondua dute “Language Pavilion” gunea. Hizkuntza desberdinek hartuko dute lekua pabilioi horretan eta aste hau euskararen astea izango da. Ordezkari bezala Xabi Paya bertsolaria eta Joxan Goikoetxea musikaria dira bertan, euskararen eta euskal kulturaren berri hangoei emateko. "Bosti hitz" izeneko ikuskizuna prestatu dute. Hitzen bidez gure berri emateko.