Itxi

Amarauna

Larunbatean

Sanferminetako festa eta Japoniara doazen erraldoiak, larunbateko 'Amarauna' saioan

I.A. | EITB.EUS

Iñaki Elortzak sartuko gaitu San Fermin. Gorka Rubio eta Jagoba Manterola argazkilariak ere izango dira gurekin Munduko Futbol Txapelketako argazkigintzaz hitz egiteko.

Saioaren hasieran, Iruñeko sanferminetara joango gara, bertan egongo baita Iñaki Elortza gure lankidea. Festa horiekin batera, Errusiako Munduko Kopa ere hizpide baita, eta horretan ere murgilduko gara, baina beste modu batera. Horretarako, Gorka Rubio eta Jagoba Manterola argazkilariak izango ditugu estudioan, txapelketa horretako argazkigintzaz mintzatzeko.

Tolosako erraldoiak Japoniara eramango dituzte. Maider Iglesiasek kontatuko digu nola prestatzen dituzten, tamaina handiko erraldoiak enbalatu eta Japoniaraino eramateko moduan.

Tabakalerako “Kearen artxibogileak” erakusketa ere bisitatuko dugu 'Amaraunean'. Erakusketaren egilea, Sahatsa Jauregi, izango da gurekin, eta baita Tabakalerako ordezkariak eta zigarrogile bat ere.

Larunbatero eta igandero, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna', Euskadi Irratian.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia