Itxi

Amarauna

Literatura

Liburu elektronikoak: plataforma erraldoien morrontzari izkin eginez

Uztailaren 16tik aurrera, Elkar dendek ez dute salduko beste argitaletxeek editatutako liburuen formatu elektronikorik. Erabaki hori abiapuntu, liburu digitalek gurean zer harrera duten aztertu dugu.

  • 14:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Orain arte bezala, Elkar argitaletxeek formatu elektronikoan eskainiko dituzte haiek editatutako liburuak. Elkar dendak dira beste argitaletxeen liburu elektronikoak saltzeari utziko diotenak. Elkarrek bere dendan besteen liburu elektronikoak saldu nahi baditu, baimenak eta baliabide teknikoak behar ditu, eta nazioarteko plataforma erraldoiei erosi behar dizkie. Garesti erosi ere. Horregatik hartu dute erabakia.

Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioan, aukera baliatu dugu liburu elektronikoen munduan murgiltzeko. Zer harrera du formatu elektronikoak gurean? Zer jarrera dute argitaletxeek eta liburutegiek? Eta idazleek? Elkar, Susa eta E-Liburutegiak plataformako kideekin hitz egin dugu, bai eta Garbine Ubeda Euskal Idazleen Elkarteko presidentearekin ere.