Amarauna
Larunbat honetan
Gaueko taxi zerbitzua Zarautz eta Gasteizen, 'Amarauna' saioan
Zarauzko udaleko zinegotzia, Jesus Arana eta erabiltzailea, Ainhoa Arrieta arituko dira Zarauzko gau-taxi zerbitzuaz. Gasteizko udaletik esango digute Ama Zuriaren jaietarako zein aukera emango duten.
Gaur, Zarautz eta Gasteizko gaueko taxi zerbitzuaz arituko gara, eta horretarako, Jesus Araba Zarauzko udaleko zinegotzia eta Ainhoa Arrieta erabiltzailea izango ditugu gurean. Bestalde, Unai Arriola, Amarauneko bidaiariak bere joan-etorrietan topatu duen jendeaz hitz egingo digu.
Segidan, 11:00ak aldera, Mikel Garaizabal, enologoak ardo apardunei buruz hitz egingo du. Ondoren, film laburren zuzendaria den Imanol Gonzalez ere izango dugu gurean.
Bukatzeko, Arritxu Iribarrek Donostiako Klasikoaren berri emango digu 11:30etan eta 12:30etan egingo ditugun zuzeneko konexioetan.
Larunbatero eta igandero, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna', Euskadi Irratian.