Itxi

Amarauna

Igande honetan

Bi Elkano elkarrekin, 'Amarauna' saioan

Abuztuaren 7an antzeztuko du Getariak lau urtez behin egin ohi duen Elkanoren lehorreratzea. Orain arte Elkanoren papera jokatu duena eta aurten lehen aldiz lan hori egingo duena elkartuko ditugu.

Igandea hasteko Elkanoren lehorreratzearen antzerkia egiten zuen eta egingo duena elkartuko ditugu: Manuel Gorostiaga eta Iñigo Isasti. Bestalde, Beloagako Gaztelura egingo dugu bisita.

Norberaren objektu kuttunetatik abiatu eta liburuetan orri bereizgailuak ere egingo ditugu Consonini enpresarekin batera.

Segidan, Maider Lopez artistaren ideia ere emango dugu ezagutzera, eta nola ez, Gasteizko jaietan ere murgilduko gara.

Larunbatero eta igandero, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna', Euskadi Irratian.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia