Amarauna
Elkano badator Getariara
Aurten Iñigo Isasti, lehen aldiz, Elkanoren paperean
Manuel Gorostiagaren lekukoa hartuta iritsiko da Iñigo Isasti Getariara, Abuztuaren 7an. Emakume eta gizonezkoen parekidetasuna ikusiko da aurten aktoreen artean. Tripulazioan ez baina bestela bai.
-
Elkanoren lehorreratzea
26:02 min
1522an Juan Sebastian Elkano buru zela iritsi zen Victoria Untzia San Lucas de Barramedara. Hura antzezten dute Getarian 1922tik. Aurten Elkanoren papera, Iñigo Isastik egingo du lehen aldiz, Manuel Gorostiagak eman dio lekukoa eta biak aritu zaizkigu antzezpen honi buruz Getariako portuan bertan. Momenturik hunkigarriena Victoria untzitik jeitsi eta lurra zapaltzen duenekoa izaten dela azpimarratu dute bi getariarrek. Abuztuaren 7an, 17:00etan izango da antzezkizuna.