Itxi

Amarauna

Lekunberriko gaztelua

Lekunberriko gazteluari buruz Beñi Agirre eta Gorka Balda

Lekunberriko gaztelua non zegoen zehazki? Nolakoa ote zen? Ze funtzio zeukan? Zergatik eraiki zuten Lekunberrin? Zergatik suntsitu zuten? Zer geratzen da gaztelu hartatik?

  • 16:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lekunberriko gaztelua non zegoen zehazki? Nolakoa ote zen? Ze funtzio zeukan? Zergatik eraiki zuten Lekunberrin? Zergatik suntsitu zuten? Zer geratzen da gaztelu hartatik? Gaztelu zahar horri amaraunak kentzen aritu dira Beñi Agirre historialaria eta Ondare Elkarteko Gorka Balda Xabier Sukia Amarauna saioko lankidearekin.

1280koa da Lekunberriko gazteluari artxibo zaharretan egiten zaion lehen aipamena. Defentsarako dorre bat bazela aipatzen da. Egurra erabili zuten gehien bat eraikin hura egiteko baina denborarekin harriak lekua kendu zion egurrari. Hamalaugarren mendetik aurrera ezagunagoa egiten hasi zen gotorleku hau: harri zaharrak, orma biribilduak, lodiak, eta han goitik ederki ikusten da Lekunberri. Beñi Agirrek gazteluari buruzko argibideak eman ditu eta Lekunberrin bada Ondare izeneko elkarte bat, haiek ari dira gazteluaren aztarnak ezagutarazten, Gorka Baldak eman du horren berri.