Amarauna
Ibero Dorrea
Leitzako Ibero dorrean soldaduak egon ziren 'gaizkileen muga' horretan
Leitzan dago Ibero dorrea, Goizuetarako bidean. Ekonomikoki inguru emankorra izan zen eta Euskal Herriko gaztelu sarean puntu estrategikoa. Beñi Agirre eta Juan Mari Barriolak eman dituzte argibideak.
-
16:53 min
Leitzan ere bada ezagutzea merezi duen eraikin berezi bat. Ibero dorrea bezala ezagutzen da. Leitzatik Goizuetarako bidean dago. Garai batean ekonomikoki oso inguru emankorra izan zen eta Euskal Herriko gazteluen sarean ere puntu estrategikoa. Ia ia Goizuetako lurretan dago. Leitzako plazatik 20 bat minura kotxez. Hango inguruak ez ziren nolanahikoak izan garai hartan. XIV mendekoak dira artxiboetako aipamenik zaharrenak. Gaizkileen muga bezala ezaguna zen inguru hori eta Ibero dorrean soldaduen presentzia ere nabarmena izan zen. Horrez gain, burdinolaz josita egon zen erreka bazterra. Urumea ibaiaren lehen ur parrasten indarra baliatuz, industria indar ekonomiko handia behar zuen izan Leitzaldeak. Betizuak bai, baina burdina ere bai. Gotiko garaiko zubitxoa pasa eta ur ertzean dago Ibero dorrea, ondoan baserri bat eta burdinolen arrastoak ere bista bistan.