Itxi

Amarauna

Jaiak

Autoan ez zorabiatzeko aholkuak

Zergatik zorabiatzen dira haurrak gehiago? Eta helduak, irakurtzen doazenean? Zer egin, hain gaizki ez pasatzeko? Xabier Altuna Donostia Ospitaleko Otorrinolaringologia zerbitzuburuak azaldu digu.

  • 10:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gorputza autoarekin batera mugitzen da, baina begiek ez dute hori antzematen. Desdoitze horrek eragiten du zorabioa. Bidaia aurrez aurre daukagun urrutiko puntu bati begira egitea, eta irakurriz edo tabletean film bat ikusiz joanez gero, alboetara gehiegi ez begiratzea. Horiexek, Xabier Altuna Donostia Ospitaleko Otorrinolaringologia zerbitzuburuak Euskadi Irratiko Amaraunean eman dituen aholkuetako batzuk.