Amarauna
Mahats bilketa
'Iraileko eguraldiaren arabera mahats gehiago edo gutxiago jasoko dugu'
EITB.EUS
Mikel Garaizabal enologoak mahats bilketaz, ardo naturalez eta edari ezberdinen botilak ixteko erabiltzen diren estalkiez hitz egin digu 'Amarauna'n.
-
26:02 min
Elorrioko beraien upategian dagoeneko mahatsa neurtzen eta jasotzen hasiak direla kontatu digu Mikel Garaizabal enologoak, eta irailean izango dugun eguraldiaren arabera mahats gehiago edo gutxiago jasoko dela.
Ardo naturalez ere hitz egin du Garaizabalek eta berarentzat 'natural' hitzak zer esan nahi duen zehaztu du. Eta horretaz aparte edari ezberdinak estaltzeko erabiltzen diren estalki ezberdinez ere aritu da.