Itxi

Amarauna

Kirola

Gasteiztarrak, rokodromorik gabe

Irailaren 1etik itxita daude Gasteizko hiru udal rokodromoak, horiek kudeatzeko lehiaketa esleitu gabe geratu ondoren. Orain arte kudeaketaz arduratu den enpresa ez dator bat Udalaren baldintzekin.

  • 10:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Irailaren 1etik, itxita daude Hegoalde, Ariznabarra eta Salburuko rokodromoak. Udalak lehiaketa ireki zuen hiru rokodromoen kudeaketa esleitzeko, baina kontratua eman gabe geratu da. Egon, bazegoen, enpresa hautagai bat, baina bere aurrekontu proposamenak gainditu egiten zuen Udalak ezarritako gehieneko diru kantitatea. Arabako Rokodromoen Teknikariak izeneko kooperatiba da enpresa hori. Haiek kudeatu dituzte, azken urteotan, Ariznabarra eta Hegoaldeko rokodromoak.

Udalak lehenbizikoz sartu du lehiaketan Salburuko rokodromo berria, eta orduan sortu da arazoa. Orain hiru izanik, Udalak gehieneko aurrekontua igo du, bai, baina ART kooperatibaren arabera, ez behar adina. Udalak beste lehiaketa bat zabalduko du, baina esleitzeak luze joko duela eta, litekeena da datorren urtera arte rokodromoak publiko orokorrari ez zabaltzea.

Euskadi Irratiko Amaraunean, Gasteizko Udalarekin zein ARTrekin hitz egin dugu. Bai eta kaltetutako erabiltzaile batekin ere.