Amarauna
Homeopatia eta elikagaiak
'Medikuntzak ez du gaixoaren alderdi emozionala lantzen, homeopatiak bai'
Arantxa Urretabizkaia eta Onintza Enbeitaren tartean, homeopatia eta medikuntza konbentzionalaren arteko xextra izan da hizpide. Zaborretara botata alferrik galtzen diren elikagaiei buruz ere bai.
-
35:49 min
Homeopatia eta medikuntza konbentzionalaren arteko ezinezko maitasuna. Azken egunotan El Pais egunkariak argitaratu ditu zenbait informazio eta artikulu tratamendu homeopatikoen aurka. Espainiako osasungintzak Europako Batasunean, Bruselan, salatu du minbizia duten zenbait gaixok, ofizialak diren ohiko tratamentu onkologikoak utzi eta omeopatiaren alde egin dutela, kasu askotan heriotzera iritsi arte. Legea aldatzeko eskaria ere egin da “pseudozientzia” edo “sasizientzia” deitzen diotenaren aurka egiteko.
Zientzia eta medikuntza arloan lan egiten duten 400 profesionalek sinatutako gutuna jaso du Espainiako osasun ministroak, homeopatia bezalako terapia, tratamendu eta praktikak kontrolpean izateko eskatuz. Iñigo Altuna mediku homeopatak hitz egin du egunotan sortu den harrabotsaren aurrean homeopatiaz, atzean ezkutatzen diren arrazoi ilunez, bere erabilpen egokiari buruz, baita minbiziaren aurrean izan dezakeen funtzioari buruz…
'Amarauna' saioan, Arantxa Urretabizkaia eta Onintza Enbeitaren tertulia tartean homeopatia hizpide izan da. Baita alferrik galtzen diren elikagaiek gaia ere.