Itxi

Amarauna

Orain presoak

'Azken arnasa arte joango gara gure seme-alabak ikustera'

Jose Angel Aramendi Alaitz Aramendi euskal presoaren aita, eta Mertxe Aretxabaleta Liher Aretxabaleta presoaren ama gurean izan dira manifestazio nazionalaren atarian.

  • 22:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azken arnasa arte film laburrak euskal presoen familiek bizi duten egoera gogorrari eman dio arreta. Oraingoan adineko gurasoengan, aitonengan eta amonengan jarri da fokua. Dispertsioaren eraginez milaka kilometro egin behar izaten dituzte eta adinean gora doazenenek osasuna ez dute beti alde izaten.

Irailaren amaieran eguneratutako datu orokorrak:

- Denera 267 euskal preso daude 57 kartzelatan dispertsatuta.

- 212 euskal preso, Espainiako 40 espetxetan.

- 47 euskal preso, Frantziako 11 espetxetan.

- 4 euskal preso, Euskal Herriko bi espetxetan.

- Euskal preso bat Portugalen.

- Beste euskal preso bat Arrasateko Aita Menni zentroan.

- Bi euskal preso espetxe arinduan.

- Preso hauek guztien artean 14 larri gaixo daude.

- 38 euskal presok, 20 urtetik gora daramatzate kartzelan.

- 60 urte baino gehiago dituzten 25 euskal preso daude espetxean.

Azken arnasa arte filmak preso hauen adineko senideak izan ditu gogoan. Kurkuluxeta elkarteak ekoitzitako filma da eta Koldo Celestinok hitz egin du 'Amarauna' saioan grabaketei buruz.

Jose Angel Aramendik 68 urte ditu, bere alaba Alaitz, Frantzian dago, Roanne espetxean. 850 kilometro. 1700 joan eta etorri.

Mertxe Aretxabaletak 63 urte ditu. Bere semea Liher Toledoko Ocaña espetxean dago. 420 kilometro. Joan eta etorri 820.

Azken arnasa arte filmean hiru familiren egoerak ageri dira. Denek dute seme-alabaren bat kartzelan, eta denetan dago adineko amona edo aitonaren bat.