Amarauna
Goi mailako alpinismoa
J. Baraiazarra: ''Iker Madoz iruindarra 'Championseko eskalatzailea' da''
Gailurrera iristea baino inportanteagoa da alpinista honentzat bidea nondik eta nola egin erabakitzea. Gasherbrum IV-n udan izandako esperientzia kontatu du, ia 8000 metroan eskalatzea zer den.
-
24:22 min
Goi mailako alpinismoaren eta goi mendietako turismoaren arteko dikotomia bizi-bizirik dago, Messner jaunak Asturiasko Printzesa saria jasotzean egindako adierazpenen ondoren. Gai horren inguruan aritu gara 'Amarauna' saioan, bereizketa hori egiten oso ondo dakiten bi lagunekin: Jabi Baraiazarra, Bilbao Mendi Film Festibaleko zuzendaria, eta Iker Madoz eskalatzaile irudindarrarekin. 25 urte ditu eta 14 zituenetik eskaladan dabil. Bere helburua ez da gailurra, gailurrerako bidea baizik. Inork egin gabeko bideak, eta aparteko laguntzarik gabeko bideak dira lehentasun. Eta ez luke bere pentsakera aldatuko, babesleen presioagatik ere. Berak, momentuz, ez dauka horrelako arazorik Ternuarekin.