Itxi

Amarauna

Tolosako Abesbatzak

Aitor Imaz, Kup: 'Tolosan sentitzen dugun presioa ez dugu inon sentitzen'

50 urte bete ditu Tolosako abesbatza lehiaketak. Munduko abesbatzarik onenak parte hartuko dute, tartean, Errenteriako Landarbasok eta Kupek. Sarrera guztiak agortu dira aurten.

  • 19:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kup abesbatzako Aitor Imaz eta Alaitz Guridi, eta lehiaketaren zuzendariordea, hirurak batu ditu 'Amarauna'k, Tolosako 50. abesbatza lehiaketaren hasierako egunean.

Hirurak ados dira lehiaketa goren mailakoa izango dela aitortzean: munduko abesbatzarik onenak izango dira gaurtik igandera Tolosan. Guztira 16, inoiz lehiaketa horretan sariren bat jasoak guztiak. Sarrera guztiak agortu egin dira. Hirurek esan digute, horrelako lehiaketetan ez dela publikorik sekula falta, urtean zehar, ordea, zaila da jendea erakartzea. Iparraldean eta hegoaldean gainera, desberdin jokatzen du jendeak. Iparraldean, pagatu behar izanda ere, publiko asko izaten dute abesbatzek, hegoaldean, dohainik izanik ere jende gutxi izaten da kontzertuetan.