Amarauna
Ardorik garestiena
'Ez nuke sekula botila bat ardo 150 euro baino gehiago ordainduko'
Mikel Garaizabal enologoak botila ardoen prezioei buruz hitz egin digu. 1945eko ROMANEE CONTI botila bat ardo 482.000 euro New Yorkeko Sotheby’s etxean egindako subastan. Ardo hori ona al dago?
-
24:36 min
Arizkunen sagardoa egiteko sagarrak zanpatzen dituzten bitartean Kirikoketan aritzen dira. Gomioxarreko Dolare Etxean une magikoa bizi izan dute beste behin. Euskal Herrian den dolare barroko bakarra da bertakoa.
Sagardoa eta ardoa ere bai. Mikel Garaizabalek botila ardoen prezioei buruz hitz egin digu 'Amarauna' saioan. Ardorik garestienei buruz:
- Alde batetik, 1945 urteko ROMANEE CONTI botila bat ardo, 482.000 euro ordaindu ditu norbaitek, New Yorkeko Sotheby’s etxean egindako subastan. Hasierako prezioa baino 17 aldiz gehiago. Errekor guztiak hautsi ditu. Borgoñako ardorik onena omen hau.
- Bestetik, Gasteizen eta Arabako Errioxan “Enoturismoaren nazioarteko kongresua” egingo da datorren martxoan eta hizlarien izenak jakinarazi dituzte antolatzaileek