Amarauna
Apustu etxea Azpeitian
Enekoitz Aizpuru: 'Hau gaixotasuna da, ez gaiztotasuna'
Azpeitian apustu etxe bat ireki berri dute eta polemika sortu da herrian. Bi urte dira Enekoitz Aizpuruk jokatzeari utzi ziola, gaitzari aurpegia emanez aho bizarrik gabe hitz egin du gurean.
-
Enekoitz Aizpuru: 'Hau gaixotasuna da, ez gaiztotasuna'
33:52 min
Urriaren 30ean apustu etxe bat ireki zuten Azpeitian, Balentina Agirre plazan. RETAbet enpresak ere badu espazio bat hor barruan eta herrian hautsak harrotu ditu. Badira bost hilabete apustu etxearen aurkako mobilizazioak hasi zirela Elkar-ekin taldeak deituta. Elkarretaratzea antolatu dute 'Azpeitian apustu etxerik ez' lelopean, apustu etxe ireki berriaren aurrean. 1.600 sinaduratik gora bildu dituzte eta manifestu bat argitaratu ere bai, besteak beste, bertan jartzen du 'Mendekotasuna sortzen duten teknikak darabiltzate apustu etxeek, eta 'joko arduratsua' sustatzen dutela diote. Azpeitian apustu etxea ireki dute, eta ez gaude konforme.'
Zenbait datu:
- 2017an 36 milioi apustu egin ziren EAEn eta zenbakia gorantza doa.
- 14-18 urte arteko gazteen % 30ek aitortzen dute noizbait dirua jokatu duela. Eta % 5ek arazoa dauka jokoarekin.
- Nafarroako eskoletako ikasleen artean egindako galdeketaren emaitzen arabera; 16-18 urteen arteko gazteen erdiak, inoiz, aposturen bat egin du ONLINE bidez.
Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriak, Elkar-ekin taldeko kide Eneko Ibargurenek eta Enekoitz Aizpuru ludopatia gainditzea lortzen ari den azpeitiarrak hitz egin dute 'Amarauna' saioan.