Amarauna
2018ko argazkiei begira
'Martxoaren 8ko eta pentsiodunen protestetako argazkiak bereziki aurten'
Gorka Rubio eta Jagoba Manterola argazkilariek 2018ko argazkien errepasoa egin dute Amarauna irratsaioan. Aurten zendutako prentsako argazkilaritzaren Joana Biarnes ezaguna ere gogorarazi dute.
-
25:52 min
Gorka Rubio eta Jagoba Manterola argazkilariek 2018. urteko argazki esanguratsuenen errepasoa egin dute Amaraunean. Urteko argazki horien artean sartu dituzte joan den Martxoaren 8ko Emakume Langilearen Nazioarteko Eguneko eta pentsiodunen protestetako argazkiak. Beren esanetan, bai emakumeena nola pentsiodunen protestek garrantzi berezia izan dute aurten mugimendu sozial gisa.
Horiez gain, pertsonalki apartatzeko modukoak iruditu zaizkien argazkiak ere aukeratu dituzte. Bestalde, aipamen berezia egin zaio aurten zendutako prentsako argazkilaritzaren Joana Biarnes argazkilari ezagunak egindako lan handiari eta haren garrantziari.