Amarauna
Feria eta azoketan beti
'Mostradore atzekoak asko erakusten du saltzen jakiteko'
Jose Mari Arana tolosarra 53 urtez aritu da feria eta azoketako saltzaile. Asteazkenero Ordiziako azokan, ostegunero Hernanin, larunbatero Tolosan eta hilaren hirugarren asteazkenetan Azpeitian.
-
Jose Mari Arana
15:47 min
Kaleko lanari utzi dio berriki, abenduaren bukaeran. Furgoneta hartuta gehienbat baserriko erremintak eta oinetakoak saldu ditu Ordizia, Hernani, Tolosa eta Azpeitiko azoketan. Eta beti udalerri horietan, batzuetan Aian ere bai. 53 urte baino gehiagoan azoketako saltzaile izateari utzi eta orain Tolosako Arana oinetako dendan arituko da, salmentan ere, erretiroa hartu arte.
Segak eta aitzurrak Legazpiko Bellota etxekoak; sardeak, Labrador markakoak; aizkorak, besteak beste Urnietako Jauregi etxekoak. Abarkak, Donosti etxekoak, Gasteizen eginak; eta katiuskak, Foca etxekoak, Nafarroako Vianan eginak. Horiez gain, sega- eta aizkora-kirtenak ere saldu ditu denbora luzez herrietako azoketan.