Itxi

Amarauna

Luxuzko txokolatea

Urrezko bonboiak aurkeztu dizkigu Juan Mari Iriarte gozogile beratarrak

Dani Lasarekin dugun gastronomia tartean, errege opilaz gain, bestelako gutizi baten berri izan dugu. Juan Mari Iriarte gozogilea da eta urrezko bonboiak eta txokolate tabletak egiten ditu Beran.

  • 18:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urrea jangarria eta osasuntsua den aztertu eta gero, urrezko bonboiak egitea bururatu zaio Juan Mari Iriarte Berako gozogileari. Ideia nondik etorri zitzaion kontatu digu eta bost urtez ikertzen aritu eta gero, proposatzen dituen aukerak aurkeztu dizkigu. Luxuzko txokolatea bai, baina zentzumenerako bidaia ere proposatzen duela kontatu digu. Urrea bezain garrantzitsua da barruan duen txokolatea eta bonboiak berak biltzen dituen kaxa ezberdinak ere bai. Pertsonalizatzeko aukera eskaintzen du, prezioen berri eman digu eta non eskuratu daitezkeen ere azaldu digu. Saudi Arabiako printzesak ere Berako bonboi hauek dastatu omen ditu!

Dena den, gaurko eguna errege opilak egiten pasatzen ari da eta errege opilei buruz ere hitz egin dugu Dani Lasarekin. Tradizioa nondik datorren kontatu digu, baina opil hauen kontsumoa ez da errege egunera bakarrik mugatzen... Abuztuan ere hainbat lekutan errege opila jan daiteke! Urrea ere botako al dio Juan Marik errege opilari?