Itxi

Amarauna

Dantza filmeko argazkiak

Xabier Artola: '6.000 argazki egin ditut Dantza filmean eta 20 hautatu'

'Dantza' filma errodatzen zuten bitartean ateratako milaka argazkitatik 20rekin erakusketa prestatu du X. Artolak, 9 zuri-beltzean. Gipuzkoako Argzkilarien elkartean dago otsailaren 6ra arte zabalik.

  • 'Dantza' Filma.

    18:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Koldobika Jauregik proposatuta egin du lan Xabier Artolak Dantza filmeko taldearekin. Batetik "making off"erako argazkiak atera ditu eta bestetik, filma errodatzen ari ziren bitartekoak. 6.000 argazki inguru egin ditu eta horietatik 20 hautatu erakusketarako. Formatu handikoak dira, eta Gipuzkoako Argazkilarien elkartean dago ikusgai otsailaren 6ra arte, Donostian.