Amarauna
Zebrabidean poemak Madrilen
M. Lopez: 'Zebrabideak leku aproposak dira poementzat, zerpentsa jartzeko'
Madrilen jarri dituzte oinezkoentzat olerkiak, milatik gora. Pausoan pasatzeaz idatzi du Lopezek eta Giorgina Rodriguezen instagramean ikusi du zebrabideko argazkia, 8 milioi jarraitzailek bezala.
-
'Zebrabideak leku aproposak dira poementzat, zerpentsa jartzeko'
11:25 min
Madrilen mila zebrabidetan jarri dituzte olerkiak. Maite Lopez azkoitiarrarena da aukeratu dutenetako bat: 'pasar a cada paso sin pensar es pisar sin peso'. 'Bidea gorrian lasai gurutzatu eta maitemintzeari beldurra dion belaunaldia da gurea','Zorionak, ez zara mugikorrari begira ari', 'Ekaitza dator, ez hartu aterkirik', 'Zoriontasuna desordenatzen hasi eta bizitza topatu nuen' .
Zebrabideetan irakurri daitezkeen esaldien lagina baino ez da. Mila eta ehun jarri dituzte guztira. Madrilgo hamaika barrutitan idatzi dizute lurrean olerkiak oinezkoek bidea gurutzatzean irakurtzeko. Ekimena udalarena izan da eta Boa Mistura artista talde portugaldarrak gauzatu du jendeari pausoan pausoan poesia eskeintzeko proiektua. Maite Lopez Azkoitiarrak iaz argitaratu zuen Pienso luego escribo izeneko poema liburua, Deskartes gogora ekarriz. Filologia klasikoa ikasitakoa da bera, latina eta lengua irakasten ditu Elgoibarko ikastolan. Letrek gure bizitzan toki gehiago behar dutela esan digu euskadi irratiko Amaraunean.