Itxi

Amarauna

Laja trikitilaria

Lo zegoela ere soinua jotzen zuen trikitilari azkoitiarra hil da, 'Laja'

Ondoeza izan, astebete ospitalean pasa eta Urtarrilaren 12an hil da Laja. Aita aurrena, eta Elgeta gero izan zituen irakasle. Bera ere irakasle eta trikitilari tradizional eta gazteen arteko zubi.

  • 'Laja'.

    Iñaki Garmendia "Laja".

    20:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iñaki Garmendia "Laja" hil da urtarrilaren 12an. Trikitilari nekaezina, gaztetan erromeriatan hasi zenetik, milaka plaza egin ditu 74 urtetan. Landakanda, Iturbide, Mikel Alustiza eta beste hainbat trikitilari izan ditu alboan.

Diskoak utzi ditu, baina bere biografia ere egina. Jose Mari Iriondok idatzi zuen Laja, trikitixaren zubia. Irrifartsu beti, publikoari gustua egiteko ahalegin handia egiten zuen beti.

Langile nekaezina, pasodoble, bals eta antzerakoetan jaioa.