Amarauna
Enkarguz Barañainen
Barañaingo Alaitz ikastetxeak badu bere kantua 'Enkarguz' emanaldiari esker
Kantu bat sortzeko prozesua bera ikuskizun bihurtzen da 'Enkarguz' emanaldian. Barañaingo Alaitz ikastetxeak badu bere kantua Andoni Egañaren hitzekin eta Xabi Zabalaren musikarekin
-
20190307112220_andoni-egana-eta-xabi-zabala-enkarguz-emanaldian_
14:44 min
ENKARGUZ izeneko emanaldia kantu bat sortzeko prozesuan oinarritzen da. Sortze prozesua bera ikuskizun bihurtu dute. Elkarte, ikastetxe edo pertsonaren batek kantu bat mereziko balu, hau da apropos kantu hori sortzeko aukera. Andoni Egañak eramaten du haria, eta publikoak emandako pistekin kantuari hitzak jartzen dizkio. Xabi Zabalak musika sortzen du eta publikoak esaten dio erritmo azkarrekoa behar duen izan, alaia, lasaia, tristea… eta Alberto de Abajok pantaila handian idazten ditu sortzen diren hitz klabeak, amaieran kantua bera idatzi arte… Barañaingo Alaitz ikastetxeari egin diote kantua.
Enkarguz Korrika kulturalean ikusi nahi izan ezkero hona hemen datozen egunotako emanaldiak:
· Martxoak 7: Iruñea (Mendillorri Civivox)
· Martxoak 15: Beasain (Igartza jauregia)
· Martxoak 30: Tutera (Lourdesko zentro zibikoa)
· Martxoak 31: Gasteiz (Oihaneder Euskararen Etxea)