Itxi

Amarauna

Bertsolaritzaren ikerketa

'Bertsolaritza proiektu sendo batean oinarritutako gizarte mugimendua da'

Harkaitz Zubiri soziologoak eta Miren Artetxe eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek eta BE-ko zuzendaritza kideek eman dituzte bertsolaritza aztertu duen azken ikerketa soziologikoaren gakoak.

  • Harkaitz Zubiri, Miren Artetxe eta Beñat Gaztelumendi

    Harkaitz Zubiri, Miren Artetxe eta Beñat Gaztelumendi

    29:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal Herrian azken 25 urteotan, 12 musika taldek edo bakarlarik lortu dute 14.000 ikusleko langa gainditzea: Pink Floyd, Donostiako Orfeoia, Pavaroti, Rolling Stones, U2, Depeche Mode, Bob Dylan, Bruce Springsteen, ACDC, Bon Jovi, Shakira, Guns N´Roses eta horiekin batera BECeko bertso finala. Datu hau eta gehiago jasotzen dira bertsolaritza aztertu duen azken ikerketa soziologikoan.

Bertsolaritzaren olatua lau urtez behin lehertzen dela BECen, Txapelketa Nagusiaren finalean. Olatu hori ez da ordea ezerezetik sortzen, eta demostratuta dago su geldian egosten direla bertsogintzaren heltzeko babarrunak.

Bertsozale Elkarteak egindako hirugarren azterketa soziologikoa da. Harkaitz Zubiri, Xabier Aierdi eta Alfredo Retortilloren lana izan da. 90eko hamarkadaren hasieran egin zen lehena. 2005eko TNaren ingurumarian bigarrena eta hirugarren azterketak bete betean harrapatu du azken Txapelketa Nagusia. Txapelketan ez ezik galdeketak plazaz plaza ere egin dituzte. Ia 3700 galdetegi egin dira. 'Amarauna' saioan izan dira Zubiri soziologoa, eta Beñat Gaztelumendi eta Miren Artetxe bertsolariak.