Itxi

Amarauna

Pumori mendiaren alaba

'Pumori mendiaren alaba' dokumentala: terapia Odriozola eta Ostolazarentzat

2001ean Pumorira joandako bi espediozideekin egin dugu solasaldia Amaraunean orduko tragedia eta Sukuren bizitza lotzen dituen lana abiapuntu hartuta

  • Xabier Ostolaza eta Jon Odriozola Pumori 2001 espedizioko kideak

    Xabier Ostolaza eta Jon Odriozola Pumori 2001 espedizioko kideak

    29:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pumori mendiaren alaba dokumentalak ekarri dien olatuak ustekabean harrapatu dituela aitortu digute bi mendizaleek. Jon Odriozola eta Xabier Ostolaza ez dira askotan jardun hemezortzi urte hauetan orduan gertatutakoaz. Iban Gonzalez zuzendariak egin duen dokumentalak neurri batean barruan zeukaten korapiloa askatzeko balio izan diela esan digute, eta elkarrekin hitz egin ahala, ahaztuta zeuzkaten kontuez gogoratzen ari direla pixkanaka. Dagoeneko beste dokumental baterako adina badutela diote erdi txantxetan. Haiekin berreraiki dugu 'Amarauna' saioan orduko espedizioa, eta hildako bost kideen oroitzapen ederrak ekarri dituzte akordura. Heriotza batek biziberritu duen Suku neska nepaldarraz ere jardun digute.