Amarauna
Nomada eta abenturazalea
Munduari bira auto-stop eginez
Joselu Oiarzabalek munduko 70 herrialde baino gehiago bisitatu ditu, guztiak auto-stop eginda. Bere burua hobeto ezagutzen eta pazientza hartzen ikasi du batez ere.
-
Joselu Oiarzabal
25:56 min
Joselu Oiarzabal zumaiarra munduko ibiltaria da, nomadatzat eta abenturazaletzat dauka bere burua. Munduko 70 herrialde baino gehiago bisitatu ditu, bidaiatzeko modu berezian, auto-stop eginez. Aurreneko bidaia Jamaikara egin zuen, eta azkena, iaz, Australiara eta Ekialdeko Timorrera. Bidaia horietan guztietan oso hotel gutxitan hartu du ostatua, ia beti kanpin-dendatan egin izan du lo. Liburua ere idatzi du bidaiatzeko modu horretako esperientziekin: The world for my pillow. Batez ere bere burua hobeto ezagutzeko eta pazientzia hartzen jakiteko balio izan dio bidaien esperientziak.