Itxi

Amarauna

Erbesteko artelanak

Erbestera bidalitako artelanak: 3 Goya eta beste historia zati batzuk

Arte Ederren Museoan jarri dituzte gerratik salbatzeko erbestera bidalitako Goyaren hiru erretratu. Adan de Yarza familiaren ihesa eta obren ibilerak kontatu dizkigu Javier Muñozek Amaraunean

  • Javier Muñoz, ehuko artearen historiako irakaslea

    Javier Muñoz ehuko artearen historiako irakaslea erbesteko artelanez Amaraunean Euskadi irratian

    24:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maleta batean sartuta, kuadro, iltze eta zintzilikarioekin erakutsi ditu Arte Ederren museoak Goyak 1780ko hamarkada amaieran egindako hiru erretratuak. Agirre lehendarkariaren gobernuak Frantziara ebakuatu zituen artelanen artean ziren lan hauek. 10 zenbakia zuen 1937an La Rochellera bidali zuten maletak.

Ordurako Parisko Exporako bidaliak zituzten Arte Modernoko Museoan zeuden lan ugari eta faxistek Bilbo mendean hartu aurretik, salbatzeko erbesteratu zituen Jaurlaritzak artelanak. Javier Muñozek ikerketa mardula egina du erbestera bidalitako artelanez. "El museo ausente" izeneko liburua idatzi zuen orain bi urte eta bertan kontatzen du artearen erbestealdia. Gerraren testuinguruan, presaz eta urgentziaz, kamionetetan herriz herri artelanak biltzen ibili zirela kontatu digu. Bilboko Uribitarteko biltegian gorde zituzten gehienak, Begoñako basilikan eta San Nikolas elizan ere jaso zituzten lanak, erakundeenak eta baita bilduma pribatuetakoak ere. Frantziara bidali zituzten, gero Larochelleko portuan enbargatu. Maleta batzuk ordea partituak zituzten ordurako beste hiri batzuetara. Ohe azpian ezkutatutako kuadroak ere baziren horien artean. Artearen gerrako partea kontatu digu Muñozek. 1939an itzuliarazi zituzten zenbait, guztiak ez ordea, jakina.