Itxi

Amarauna

Guinness errekorrerako

Miranda Ebroko La Regadera musika taldeak 24 orduan 9 kontzertu eman ditu

Gaztela eta Leongo 9 probintzietan kontzertu bana eman dute, 24 orduan. Leongo 'Babilon' aretoan hasi eta Zamorako 'La Cueva del Jazz' aretoan amaitu da arrapaladako bira.

  • La Regadera taldearen biraren mapa

    La Regadera taldearen biraren mapa

    7:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Guinness errekorrerako ahalegina egin berri du Miranda Ebroko LA REGADERA musika taldeak. 24 orduan 9 kontzertu eman ditu, Gaztela eta Leongo probintzia bakoitzean kontzertu bana, alegia. Ixak Arruti taldekideak 'Amarauna' saioan kontatu digu kontzertuak 20 minutu ingurukoak izan direla eta Guinness errekorraren ahaleginerako prestakizun guztiak aurrez zituztela erabakita. Gaztela eta Leongo jarraitzaileen animoek ere asko lagundu diete errekorra lortzen.

La Regadera taldeak 9 kontzertuen filmazioa egin eta berau erabiliko dute errekorra egiaztatzeko. Dokumentala ere egingo dute.