Amarauna
Senpereko Larraldea
Andoni Iturriotzek Senpereko Larraldea etxeko ateak ireki dizkigu
Andoni Iturriotzek espazioa doan uzten du, bertan Euskal Herriarekin lotura duten proiektuak gauzatu nahi dituztenentzat. Gaur egun hamar bat elkarteren egoitza bilakatu da LARRALDEA etxea.
-
Senpereko Larraldea etxea
14:03 min
Senperen dago LARRALDEA etxea. Andoni Iturriotzen etxea da eta berak espazioa doain uzten du, bertan Euskal Herriarekin lotura duten proiektuak gauzatu nahi dituztenentzat. Gaur egun hamar bat elkarteren egoitza bilakatu da LARRALDEA etxea. Kulturaren etxea. Bertan daude besteak beste: ATSA poesia Elkartea, LAPURDI 1609, Bertsularien Lagunak, Gastibeltza ekoiztetxea, aniztasun funtzionala dutenak babesteko lanean ari den ‘integrazio batzordea’… Xabier Sukia izan da Senperen.