Itxi

Amarauna

Bideo sexualak zabaltzeaz

Bideo sexualak baimenik gabe zabaltzea delitua da, baita partekatzea ere

Legeak irudi intimoak partekatzeaz dioena aztertu dugu eta baita klik bakoitzak duen erantzunkizunaz ere.

  • Emakume bat bizkarra emanda

    Emakume bat bizkarra emanda

    22:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sexting-a partekatzearen mugaz, eduki intimoak zabaltzeaz eta ardurez jardun dute Maite Goñik, Gorka Juliok eta Luistxo Fernandezek.

Denon ahotan ibili da aste osoan IVECO auto lantegiko beharginaren kasua. Alcala de Henaresko behargina.

32 urteko emakumea. 2500 langileko enpresa. 5 urte lehenagoko bere bideoak, eduki sexuala zutenak bolo bolo zabaldu dira lankideen artean. 5 bideo.

Irribarre, hizketa txiki eta burlen aurrean ezinean bera, giza baliabideetara ere jo zuen andreak gehiago ezin zuela jasan esanez eta jazarpena egiten ari zitzaizkiola salatuz. Bere senarrak, enpresa bereko langileak ere jaso zituen bideoak. Emakumeak bere buruaz beste egin zuen aurreko igandean. Bere bikotekide ohiak bere burua eskeini zuen ostegunean bideoak berak ez zituela zabaldu frogatzeko mugikorra araka ziezaioten. Beste bikotekide ohi bat ikertzen ari dira bideoak zabaldu dituena izan daitekeelakoan. Gizon honek ere enpresa berean egiten du lan.

Irudi intimoak grabatzea adostuta egin behar da, zabaltzeko ere agertzen direnen baimena behar du, eta une jakin batean partekatzeko baimena emateak ez du esan nahi betiko artxibo horiek zabaltzeko eskubidea dugunik.

Irudiak grabatu, zabaldu, erakutsi eta partekatzeak, maila guztiek dituzte ardurak. Jaso behar ez genukeen bideoren bat iristen bazaigu zer egin ere kontatu digute hiru adituek.