Itxi

Amarauna

Kartzelak eta artea

'Diskoa kartzelatik ateratzeko modu bat izan da Lannemezango presoentzat'

Mixel Etxekoparren proiektua izan da: "Musiheska". Presoen hitzak eta testigantzak biltzen dituen diskoa da. 2007an hasi zen Lannemezango presondegira sartzen eta hauxe da azken artelana: diskoa.

  • Presondegiko korridore luzea

    Presondegiko korridore luzea

    21:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Presoak kanpotik datozkien bisitak hartzen ohituak daude. Disko hau egitean ordea, lortu dute barruan egonik ere kanpora irtetea. Izan ere Musiheska diskoan presoen hitzez, presoen musikaz eta presoen testigantzez osaturiko kantuak topatuko ditugu. Mixel Etxekoparrek gidaturiko lana da, berak izan ere, 2007tik dihardu Lannemezango presoekin lanean. Musikako klaseak emanez, kantaldiak antolatuz...