Amarauna
Latina biziberritzen
Latina biziberritzeko ahalegina
Iruñeko Katedraleko museoan bisitarientzat latinez argitaratu dute esku-orria. Vatikanoak larunbatero irratiko albistegi labur bat eskaintzen du eta Aita Santuak latinez txiokatu.
-
Latina
17:34 min
Latina hizkuntza hila da baina formatu desberdinetan bada ere biziberritzeko zeinuak ikus daitezke. Iruñeko katedralak, esaterako, bisitarientzako esku-orria latinez jarri du museoan. Xabier Aramburu museoko gidariaren arabera, bosgarren hizkuntza bisitarien eskura jartzeak aberastu egiten du museoa. Latina txertatzen duen lehen katedrala da Iruñekoa Espainiar Estatuan, eta aktibitate desberdinak egiteko ateak zabaltzen dituela aitortu du Aramburuk.
Vatikanoak ere egin dio keinua latinari. Radio Vaticano irratiak ekainaren 8an bost minutuko albistegia jarri zuen martxan latinez. Larunbatero eskaintzen dute 'Hebdomada Papae (Aita Santuaren aste)' izeneko saioa. Vatikanoko eta Aita Santuaren inguruko albisteak zabaltzeko.
Twitter bidez ere zabaltzen du latina Aita Santuak latinez txiokatuz, ea ez da adibide bakarra. Hizkuntza hila berpizteko bidean Regia Societas izeneko kontua sortu zuen Twitterren Yosu Garcia lasartearrak. Realaren inguruko txioak partekatzen ditu latinez. Bere kontua ez dela bakarra dio, beste talde batzuk ere badutela latinez txiokatzen duen kontua.