Amarauna
Harritu egingo zaitu
Sanferfood, Mikel Urmenetaren sormenaz blaitzeko denda Iruñeko Estafetan
Nafarroako potxa uzkertiak, zezen 'iruzurtuaren' haragia, erraldoi aurpegidun gailetak, zezen aurpegidun piruletak... harridurarako izenak eta itxurak dituzten jakiak eta opariak Sanferfood dendan.
-
Sanferfood denda Iruñeko Estafetan
13:10 min
Iruñeko kalerik SanFerminenetakoan dago SANFERFOOD denda. Mikel Urmeneta-KUKUXUMUSUren sortzaileetakoa denda horretako jabeetako bat dela jakinda, sormenetik eta harriduratik asko dute denda horretako jangarriek eta opariek.
Orain San Ferminetan ez, baina urtean zehar denda horretan ikus daitezke sukaldaritzarako teknologia berritzaileak diren makinak ere, laserra eta 3Dko inprimagailua esate baterako, egunotan Iruñea bertako Baserriberri jatetxean ikus daitezkeenak.
Dendan ikus eta eros daitezkeen produktuen errepasoa egin digu Fermin Sagues saltzaileak.