Amarauna
Kontuz ordaintzerakoan!
Hartu gogoan aztarren argigarri hauek diru-billete faltsuei antzemateko
Maiatzaz geroztik diru-billete faltsuak atzeman dira Euskadin, batez ere Bilbo, Muskiz, Basauri, Barakaldo eta Sestaon. Dokumentoskopian aditu den Enrike Fariñak billetearen zeri begiratu esan digu.
-
Billete faltsuak
18:23 min
Atzemandako billete faltsu horietako batzuk Interneten erositakoak dira, Txinako webgune ezagun batean. Jendetza dabilen tokietan eta argi gutxirekin benetakoak bailiran hartu ditzakegu diru-billete faltsuak. Europako Banku Zentralak ere eman du datua: 20 eta 50 eurokoak dira gehien faltsutzen dituzten billeteak.
Besteak beste, zorrotz begiratu behar diogu billetearen balioaren zenbakiari berari, argira begiratu eta mugituz gero 'uhin' modukoak egiten baititu egiazko billeteak.