Amarauna
Larunbat honetan
'Festak: herri txikietakoak ala hirietakoak nahiago?', larunbatean 'Amarauna' saioan
Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera aurrez aurre izango dira 11:00etan: Bea Sever eta Itsasne Nuñez.
-
Bea Xever eta Itsasne Nuñez.
Hainbat berritasun eta gai interesgarrirekin dator larunbat honetan ere Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioa. Ana Iruretagoyena eta Jon Intxaurraga solaskideekin galdera horixe izango dute abiapuntu: 'Festak: herri txikietakoak ala hirietakoak nahiago?' Gabiria eta Goizuetako udal ordezkariek euren 'festa txikien' berri emango dute, Donostiako Aste Nagusia amaitu eta Bilbokoa hasiko den egunean. Gainera, Biarritzen G7ak egingo duen goi-bileraz ere arituko dira, haren atarian.
Juanita Emazabelek bere historia kontatuko du 12:00etatik aurrera. Karrakelak saltzen eman du bere bizitzaren parte handi bat Pasai Donibanen. 82 urte dituela, errainak hartu du orain haren lekukoa. Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera, Bea Sever eta Itsasne Nuñez, aurrez aurre izango dira 11:00etan.
Hori guztia eta askoz gehiago, larunbat honetan, 10:00etatik 13:00ak arte, Euskadi Irratian.