Itxi

Amarauna

Aitatasun baimena

'Berri ona da, baina berdintasunerako bidean egiturazko aldaketa behar da'

AA|Euskadi Irratia

Gaurtik aurrera euskal administrazio publikoan lan egiten dutenek hemezortzi asteko gurasotasun baimena eskatzeko eskubidea dute. Onuradun izango den Eneko Compains irakaslearekin hitz egin dugu.

  • aitatasun baimenak

    Aitatasun baimena

    6:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Irailak bat. Gaurtik aurrera, euskal administrazio publikoan lan egiten duten pertsona guztiek hemezortzi asteko gurasotasun baimena eskatzeko eskubidea izango dute. Lana eta familia bateragarri egiteko bidean urrats bat gehiago ematea izan da Eusko Jaurlaritzaren asmoa. Baimenak berdin emango zaizkie bikotea eratzen duten bi pertsonei, sexua edo gurasotasunaren motiboa edozein dela ere: jaiotza, adopzioa edota harreran hartutakoa.

Sindikatu gehienek neurria labur geratzen dela eta propaganda kutsua salatu dute. Aldiz guraso izango direnak pozik! Horietako bat, Eneko Compains, Euskal Herriko Unibertsitatean Konstituzio Zuzenbide irakaslea. Aita da, oraingoz alaba bakarra du baina laster bigarrena ere etorriko da. Beraz, neurri berri honen onuradun izango da. Berria nola jaso duen azaldu digu: “Pozgarria da, baina, berdintasunerako bidean egiturazko aldaketa bat behar da; hori nekez etorriko da neurri puntualekin. Alor pribatuan esaterako, ez dira neurri honen onuradun izango. Hemezortzi asteko baimenek kontziliaziorako bestelako baldintzak sortzen dituzte, baina jendartean benetako berdintasuna lortzeko zaintza sistema publiko oso bat, integrala, behar da. Hazten eta hezten lagunduko duena."