Itxi

Amarauna

Arkeologia

Harriek ere badakite Gasteizko historia

AA|Euskadi Irratia

Santa Maria katedralaren txoko bitxienak erakutsi dizkigu Mirari Zabala gidak. Gasteizko herrixkaren historia eta eboluzioa ezagutu dugu nabe nagusian, dorrean eta kriptan geldialdiak eginda.

  • Gasteizko Santa Maria katedrala, indusketa lanak

    Gasteizko Santa Maria katedrala, indusketa lanak

    14:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Suitzan jaso du aste honetan Gasteizko Santa Maria katedralaren fundazioak Europako Arkeologia Ondarearen saria. Zehazki, katedrala zaharberritzeko proiektua saritu dute; ondarea berreskuratu eta zaintzeko egin duten ahalegina, alegia. Izan ere, indusketekin hasi zirenetik ateak irekiak izan dituzte. Gizarteak, bertan egin diren aurkikuntzak gertu gertutik ezagutu ditu. Lekuko izan dira arabarrak, baina baita mundu osotik etorri diren bisitariak ere. Azken bi hamarkadetan, milioi bat eta zortziehun mila bisitari murgildu dira katedral zaharrean. Guk ere bisita egin nahi izan dugu. Horretarako bidelagun, gidarietako bat izan dugu. Mirari Zabalak erakutsi dizkigu eraikinaren txoko bitxienak, Gasteizko herrixkaren historia eta eboluzioa. Ibilbide horren geltoki nagusiak: nabea, dorrea eta kripta.