Amarauna
700 ondarroar Kontxara
'Arraunerako harrobia badago Ondarroan, 140 neska-mutilek eman dute izena'
Koldo Azpiazu, Ondarroako Arraun Elkarteko presidentea. 23 urterekin itsu geratu zen, diabetesagatik. Horrek, ordea, ez dio bizimodu normala egitea eragotzi, ez eta estropadei jarraitzeko gogoa ere.
-
Koldo Azpiazu, Ondarroako Arraun Elkarteko presidentea, ezkerraldean
12:51 min
Koldo Azpiazuk bi karrera ditu eta itsasora joaten da lagunekin. Itsu geratu aurretik futbolari izan zen, eta Ondarroako Radixu irratian Toleta Apurtu arraunketa-irratsaioa gidatu izan du. Donostiako kaiko arrapalan hitz egin dugu berarekin, Kontxako estropadetan. Ondarroako traineruak bere txanda irabaztea nahi luke eta badaki, emaitza edozein dela ere, ondarroarrek atsegin handiz hartuko dituzte estropadaren amaieran Ondarroako arraunlariak.