Itxi

Amarauna

Errefuxiatuak harrera

Baionan 80 familiatan hartzen dituzte errefuxiatuak; Bizkaian premian daude

Catherine Vrbruggen: 'erraza da klik bat eginda elkartasuna adieraztea. Etxean hartuko dituen jendea behar dugu ordea, eta sarea osatzen joan'. Bi nerabe ditu berak Bilboko bere etxean.

  • Bi errefuxiatu mahaiaren bueltan hizketan

    Bi errefuxiatu mahaiaren bueltan berriketan irribarrez

    10:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaiko kidea da Catherine Vrbruggen belgikarra. Aurten Belgikako familiek 7 mila etorkin hatu dituztela kontatu digu 'Amarauna' saioan. Baionan berriz, 80 etxeetan zabaldu dizkiete ateak nora joanik ez dutenei. Bilbon premian daude eta dei egin du eskuzabaltasunez eta abegikorrak izanda harrera egiteko. Bizpahiru egun egiten dituzte batazbeste etxe bakoitzean baina motza da momentu honetan osatuta duten sarea eta jende gehiagoren beharra dute.

Inolako baldintzarik jarri gabe, paper, lan edo bestelako izapideak kontuan hartu gabe ematen diete lolekua, jana eta konpainia gutxieneko babesa izan dezaten. 18 urte bete berri dituzten gazteak ere badira aterpe beharra dutenen artean. 1997an hasi ziren iristen Bizkaira. 32 urteotan 7.500 adin txikiko etorri dira. Horien arazo nagusia da, 18 urte betetzean, erakundeen babeslekuetatik alde egin beharra daukatela eta nora joanik ez dutela.