Itxi

Amarauna

'Amarauna' saioa

Australiako suteei begira, 'Amarauna' saioa

Euskadi Irratia

Volkswagen Combi furgoneta hippyak 70 urte beteko ditu.

  • Suteak Australian. EFE

    Suteak Australian. EFE

Oso aspaldiko sute bolada bortitzenak erasanda du Australia. Ezbeharraren berri emango dute, Australiatik bertatik, Ashley Bermejo lekeitiarrak eta Arrate Arbiza ordiziarrak, igandeko 'Amarauna' saioan. Aurreneko orduan, zaharberritzeez ere arituko dira, eta arkitektura gaiak ekarriko ditu Andoni Pombo kolaboratzaileak, 10:00etatik aurrera.

Bigarren orduan, Benito Fiz, Josu Lezameta eta Joxe Rojas espero dituzte Digiatalean.

Eta eguerdian hasita, Leire Palaciosen iritzi-zutabea eta atzera begirakoaren txanda izango da. Volkswagenen ekoizpen ezagunenetako bati erreparatuko diote; Combi furgonetak, izan ere, 70 urte beteko ditu eta ibilgailu horrekin  maitemindutakoen iritziak bilduko dituzte. Gainera errege magoen etorrera atarikoak ere kontatuko dituzte (12:00).

10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna', Euskadi Irratian.