Itxi

Amarauna

Notizien pelikulak

Heroiak eta antiheroiak Clint Wastwooden begiradapean

'Richard Jewell', 'The Mule','Sully' eta 'American snipe' filmeetan Estatu Batuetako segurtasun indarrez eta sistemaz erakusten dituen argitzalak aztertu dituzte Mikel Yarzak eta Iñigo Arratibelek.

  • Clint Eastwood eskua altxata agur keinua egiten

    Clint Eastwood eskua altxata agur keinua egiten

    12:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Biktima bihurtutako heroien figurak ekarri dituzte notizien pelikulak atalera. Hasteko, Richard Jewell. AEBn, Atlantan ospatu zituzten 1996ko Olinpiar Jokoak, eta bertan segurtasun-zaindari zen Richard Jewell gizon gaztea. Mundua hara begira zegoela, atentatuan bi pertsona hil eta ehundik gora zauritu zituzten. Jewellek  lehergailuak zeramatzan motxila bat atzeman eta jendea urrunarazi zuen berak eta milaka lagun salbatu zituen heriotzatik eta heroi bihurtu zuten bera. Denborarekin ordea, Jewell  susmagarri izatera pasa zen Estatu Batuetako segurtasun indarren fedendatzaile sutsua. Sistemaren biktima gisa erakusten du pelikulan Eastwoodek bera Mikel Yarzak eta Iñigo Arratibelek kontatu dutenez. 

Heroien berrikuspena egin du zinegileak pelikula, eta ez da Estatu Batuetako zutarriak zalantzan jartzen dituen aurrenengo aldia. The Mule filma aztertu dute gero. Sistema kapitalistaren biktima, droga trafikoan hastea beste erremediorik ez duen gizonaren istorioa.

Sully filma ere aztertu dute. 2009an, Sully pilotuak, hegazkina hondoratzeko bidean zela, New Yorken, Hudson ibaian lurreratzeko erabakia nola hartu zuen kontatzen du. Emandako agindua ez zuen bete eta hala salbatu zituen 155 bidaiariak. Pilotuak berak, bera erabakia zalantzan nola jartzen duen ere erakusten du filmak.

Heroien eta antiheroien katalogoa American Sniper filmak osatu du. Chris Kyle marine estatubatuarra izan zen sekula hilketa gehien egin zituen frankotiratzailea. Heroi izendatu zuten Iraken milaka soldadu amerikar salbatu zituelako. Filmak  galdera luzatzen dio publikoari ere, ea zilegi ote den halako milaka erail zituena heroi izendatzea. Hari moral finaren gainean egiten du dantza Eastwoodek kasu honetan, armada amerikarraren aldeko aldarri gisara ikus dezaketelako askok bere mezua baina aldi berean frankotiratzailearen gupidagabetasuna erakutsita tropa amerikarren jarduna modu kritikoan erakusten digu eta horregatik askok mezu antimilitarista ere ikus dio Iñigo Arratibel politologoak. . Honen baitan

Filmaren amaieran, Kyle bera da biktima, entrenamendu gune batera bidean tiroz hil zuten eta. Frankotiratzailearen alargunak  berak gerraren albo kaltetzat hartu zuen senarraren hilketa.