Amarauna
Nafarroako jotak
Ainara Ortegaren patrikako musikologia: 'Erribera' ez da Nafarroako jota
Sarasateren 'Jota de Pablo'-rekin hasi du abeslariak gaurko irakasgaia eta 'Nafarroa' kantatuz amaitu. Tartean, Errioxako jotak eta Larragako joteroak ere ekarri ditu entzuteko.
-
Nafarroako jota kantari gaztea eskuak gerrian jarrita mikrofono aurrean kantuan
16:20 min
Txisteekin alderatu ditu Ainara Ortega kantariak jotak egituran eta mezua emateko moduan. Adibideen bidez azaldu ditu joten ezaugarriak. Pablo Sarasatek konposatutakoarekin abiatu du errepasoa. Antonio Mato errioxarrak abestutako jota herrikoia, Larragako joteroek eskainitako ' Xuberoa eta Nafarroa', Benito Lertxundik ezagun egindako 'Erribera' eta 'Nafarroa' ere hautatu ditu. Amaitzeko gainera, berak abestu du.