Amarauna
Hauteskundeak
Covid 19-aren kontrako neurriak hartuta, udal bozen lehen itzulia Ipar Euskal Herrian
Sara eta Hendaian behintzat, goizeko lehen orduan jende asko joan da hauteslekuetara.
-
Hendaian jendea bozkatu zain
20:32 min
Battite Laborde Sarako egungo auzapezak koronabirusaren testuinguruan hauteskunde eguna nola doan eta hauteslekuetan hartutako neurriak zeintzuk izan diren azaldu digu. Bera hirugarren aldiz aurkeztu da bozetara. Laborantza zaintzea eta euskara sustatzea aipatu dizkigu lehentasun gisa. Hendaian berriz, Richard Irazusta hautagaiarekin hitz egin dugu. Kotte Ezenarro sozialistaren zerredan aurkeztu da. Bigarren itzulia beharko dela uste du, hurrengo auzapeza nor izango den argitzeko.