Amarauna
Balkoietako musikariak
Balkoietako ahateak, musikari estima gutxikoak eta udaberriko kantuak Ortegarenean
Traviata kantaria, Aritz Ezeizaren "Brahamsen sehaska kanta", Donostiako txistularien "Seguradako alborada", Elis Regina eta Tom Robinen "Agua di Marco" eta Iseoren "Deep in the sea".
-
Balkoi bateko larrosak
22:25 min
Iseo kantariaren gogoeta bat ekarri du bere musikologia tartera. Leire Villanuevak ez du uste musikarien ardura denik orain gizartea entretenitzea. Zalantzak ditu streaming eta kontzertuak sarean eskaintzek lanbidearen geroari eragingo dionaz. Galderak utzi ditu airean, diru truke ez bada, zer asetzen dugun musikariok? Zertarako eta nola erabiltzen ditugu sareak? Besteak entretenitzeko? Gutaz ez ahazteko? Biralak izateko? Gure asperdura uxatzeko? Denok Inor ez garela edo momentu honetan Norbait bagarela gogoratu du. Ezer ez egiteko une egokia dela dio berak, egonean egotekoa, kantuak entzunez, batez ere diskoak osorik entzunez.