Amarauna
Ander Lipus
Lipus: “Liburu bat idazten ari naiz. `Antzerkiaren Labirintoan´ jarri diot, momentuz”
Duela urte eta erdi hasitako proiektu pertsonal bati berrekin dio Lipusek. Antzerkigintzan egin duen ibiliaren bitakora-kaiera, artikulu bilduma, eta gogoeta teorikoa uztartuko dituen lana izango da.
-
Ander Lipus
23:51 min
ArteDrama, Axut eta Dejabu konpainiek elkarlanean sortutako "Zaldi Urdina" antzezlanarekin batetik bestera zebilen Ander Lipus, orain baino lehen ikusi gabeko "arrakastaz". Koronabirusak ordea, emanaldiak bertan behera utziarazi dizkie. Gernikan, bonbardaketaren urteurrenean, estreintzekoa zuten lana ere ezingo dute eman. Eta Aulestiko antzerki topaketak ere ezingo dituzte egin pazko astean. Lipus sinetsita dago irailera arte ez dela oholtza batera igoko. Aktoretzan hasi zenetik agertokia zapaldu gabe hainbeste denborarik egin ez duen arren, baretasunez hartu du parentesia markinarrak. Egunean "dozena bat ordu" ematen ditu ordenagailu aurrean, idazten. Datorren urtean 50 urte beteko ditu eta ordurako argitaratu nahi luke antzerkigintzaz duen ikuspegia bilduko duen liburua. Sortze prozesua "apasionantea" ari dela izaten kontatu du 'Amarauna' saioan.