Amarauna
Argazkilaritza
"Gordintasun eta muturreko egoeran ateratako argazkiak direla ikusten da"
"Novis Corpus" 48 argazkilariren elkarlanaren emaitza da. Konfinamendu garaian ateratako argazkiekin osatu dute liburua. Aitziber Orkolaga donostiarra izan da argazkilari horietako bat.
-
Aitziber Orkolaga
17:02 min
"Novis Corpus" 48 argazkilariren elkarlanaren emaitza da. Konfinamendu garaian ateratako argazkiekin osatu dute liburua. Aitziber Orkolaga donostiarra izan da argazkilari horietako bat.
Bina argazki egin ditu bakoitzak. Orkolagak autoerretratua aukeratu du. Momentu zailagoak eta alaiagoak pasa ditu konfinamenduan: "Batzutan desagertzear nengoela iruditzen zitzaidan eta beste batzuetan indarrari eusten niola". Momentu horiek erakusten dituzte bi irudiek.
Oraintsu hasi da "argazkilaria" dela esaten, langintzak konpromisoa eta errespetua eskatzen dituela uste baitu. Iaz Barakaldoko argazki jaialdian, emakumezko argazkilari berriari ematen zaion saria eskuratu zuen, "Plaketak" proiektuarekin. Egunotan Barakaldon ikus litezke formatu handiko bere 7 argazki.