Amarauna
ERREPORTAJEA
Zumarragako Trikitixa: Kantatzeko modu berria, diskogintzan aintzindaria, urbanoa
Arantxa Arza
100 urte dira Joxe Oriak Zumarragako Trikitixa sortu zuela. Trikitixa ibiltari eta urbanoa izan da, aintzindaria diskogintzan, kantakeran, ibiltaria... espektakuloa egin duen trikitixa izan da.
-
Zumarragako Trikitixa.
24:50 min
Joxe Oriak amarengandik jaso zuen panderoarekiko afizioa, eta hark ekin zion Zumarragako Trikitixari, Etxesa Korta soinujolearekin. Gero izan zituen ondoan Errosta, Kanpazar, Calos Egiguren, Kandido Beristain, Gorriz, Joxe Miguel Ormazabal eta Urteaga anaiak: Sebe, Joxe, Iñazio eta Miguel.
1929an argitaratu zuten lehen diskoa: Arbelezkoa. Hurrena gerra ostean, 1957an, ordurarte trikitixa grabaziorik ez zen egin. Eta ondoren etorri ziren Zumarragako trikitixaren beste 4 disko. Guztira 6.
Joxe Oria 1946an hil zen, baina Urteaga anaien eskutan geratu zen Zumarragako Trikitixaren jarraipena eta horrela iritsi da mendea betetzera. Gaur egun, Miguel Urteaga, haren seme Kepa eta Mikel Alustiza hirukoak ematen diote bizia Zumarragako trikitixari.
Miguel Urteaga eta Mikel Alustizarekin errepasatu dute mende beteko ibilaldia.